Apa kaxo!
Gaurkoan denok egingo duzue bat gure saioarekin, eguraldia gure alde baitago. Aste honetako saion makina bat kontu ditugu zuei eskaintzeko. Eskubaloian gizonezkoek 1. territorial mailan jarraitu beharko dute beste urte betez 2. nazionalera igotzerik lortu ez baitu. Bestalde asteburu honetan izango du Ohorezko B maila igotzeko fasea seniorren lehen taldeak.

Saskibaloian albiste gazi-gozoak ditugu, emakumezkoek ez dute lortu lauko finalean aurrera egiterik eta beraz maila berdinean jarraitu beharko dute. Gizonezkoek aldiz esku eskura dute EBA mailara igotzea.

Surfean Kalifornia aldera joko dugu lehenengo, aurreko astean zuzenean ikusteko aukera izan genuan Nike Lowers Pro amaitu baita. Gaur bertan Billabong Rio Pro 2012 hasi da eta honen berri ere emango dizuegu.

Saioa amaitzeko gure futbito txapelketari tarte bat egingo diogu. Liga erregularra astelehenean amaitu zen eta final laurdenak ostiral honetan hasiko direnez zein partidu izango diren jakinaraziko dizuegu.

Zirrimarrak: literatura gorria Vladimirrekin

 

Aupa lagunok! Aste honetan ere irratsaio bikaina prestatu dizuegu Zirrik eta Marrak. Ohiko berri, lehiaketa eta abarren ostean, eta opio futbolero zuri-gorriari aurre eginez, 90. hamarkadako poesia gorri zarauztarra ezagutuko dugu. Horretarako, gurekin izango dugu Vladimir-en jardundako lagun bat. Ohi bezala, asteazkenean 21:45 aldera Arraio Irratian! FMko 99.3an!

 ”Literatura gorriaren eztanda da hau, kamarada. Aspertuta gaude loreak mendian eta behiak larrean daudela dioten liburuekin, kalean sua, odola eta gasolina usaina besterik topatzen ez dugun bitartean. Horregatik sortu dugu Vladimir, batera hiltzen ikasi behar izan dugulako, bizitzen hasteko. Hemen gerra ez delako amaitu. Poeta guztiak ez daudelako kartzelan eta hilerrian. Oraindik ez gaituzte derrotatu eta izanen dute aurrerantzean ere gure berri. Hilero, Vladimir Brigadak sinatua. Literatura munduko itsasoetan dabilen untzi boiatu bat izan daitekeen bitartean, iraultzaren berri onak herrietan barrena zabaltzeko. Lenin, Maiakovski eta gure odolaren gorria bezala, Vladimir.” Vladimir.

 

 

MUSIKA KAXA atalkan

kaixo entzule!!

Ostegun honetan Atalkan, irratsayo berezi bat egingo dugu.Haste honetarako gonbidatuei etseden piskat eman diegu.Hori dela eta,Atalkariok oso musika zaleak garenez,aste honetan guk geuk aukeratutako musika jartzeko asmoa dugu.Beraz,esan daiteke osteguneko saioa,saio musikala izango dela.

Beraz,ez galdu aukera eta entzun Atalkako kidei gustatzen zaizkien talde desberdinak.Musika estilo oso desberdinak izango dira entzungai,betiko orduan.

Ez galdu saioa!!

 

Arraio Irratiaren urteurrenaren atarian ez dugu gonbidaturik izango ZarataZarautz irratsaioan. Baina lasai, ohiko hirukotea asteartero bezala bertan egongo da belarriak astintzeko gogoz. Gaurkoan, Humilitate, Estricalla, Zinc, Mostros, Mundo Muerto eta beste hainbat talderen doinuak entzun ahalko dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Ostiraleko kontzertuak entzungai dituzue

Maiatzaren 4ean Putzuzulo Gaztetxean egon zen kontzertu akustikoa entzungai duzue. Bertan, Zarauzko 3 bakarlari izan genituen, Aitor Martinez, Isuo Sasia eta Arrutiko Intxaurrak. Aitor Martinez eta Isuo Sasiaren kontzertuak podcastean dituzue. Arrutiko Intxaurrak berriz ezin izan dugu igo grabazioa benetan gaizki atera zitzaigun eta. Aldez aurretik barkamenak.

Eta bide batez, gogoratu kontzertu hau poliziaren errepresio ekonomikoari aurre egiteko antolatu zela. Zarauzko gazte batzuri azken aldian jarri dizkieten multak ordaintzeko egin zen alegia.

GAUR EZ DA BITAKORA KAIERA SAYOIK EONGO

Hurrengo astian bueltatuko gea! Ordun, Itsaso Debekatuak sayuantzat gaurkuan barra libree! Luzatu nahi aña, eongoa ze kontatua ta!!

Ariola Eguneko bideoa ikusgai duzue

Astelehen honetan Labi eta Xaporra gurean

Astelehen honetako Itsaso debekatuak irratsaioan Labi eta Xaporra elkarrizketatuko ditugu. Ia bi aste dira Leon eta Palentziako kartzeletatik atera zirela urtebeteko kondena bete ondoren. Kartzeladiaz, euren auziaz, egoeraz…Kontu ugariren inguruan arituko gara biekin biharkoan. Badakizue 19:30etatik aurrera Arraio irratiko uhinetan. Ongi etorri bikote!

Labi eta Xaporra astelehen honetan

Labi eta Xaporra astelehen honetan

Atzo Bizitoki egitasmoko kideak izan genituen Putzuzulon beraien proiektua aurkezten. Euskara ikasi eta mintzatu, gurasoen esku hartzea, ikerketa pedagogikoa, oreka ekologikoa, bizimolde autonomoa, naturarekin bat, zigorrik eta saririk gabe hezi, elkartasuna, ikuspegi kritikoa, nork bere jarduerak hautatu, haur autonomoak, haurren ongi izatea.

Hitzaldia entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Niko Zarauztarra gaur Kaiolatik-en

Kaixo Kaiolazaleok, gaurkoan Niko Zarauztar gaztea izango dugu gela arroxean. Azken aldian Lau Teilatu taberna mitikoan elektronika doinuak dira nagusi, eta horren erruduna dugu gaurko gonbidatua. Elektronika festazale, gazte eta frexkoa ekarriko digu Zarauztar gazte honek. Beraz badakizue, ez galdu gaurko saioa!!! UP THE KAIOLS!!!