Iepa kaxo!!! Ba hementxe gara Pelaiosan-ak eta haien ondorioen bueltan, izan ere, oraindik dantzarako gogoa ez zaigu bukatu!!! Printzipioz, uda osoan zehar egongo nahiz zuen ondoan, bestelakorik balitz, jakinaraziko nizueke!!! Beraz badakizue, ostiralero 8tan hasi eta 9rak arte, elektronikari ateak irekiko dizkiogu gure etxeetan sartu dadin!!! UP THE KAIOLS!!!

Filed Under:
Berriak by human_rights
Uzt.02, 2010
Uda heldu da eta Arraio Irratiko lagunak oporretara goaz. Aurreko udan bezala programazio guztia aldatu dugu eta iada prest dugu Udako programazioa.

Gure irratsaioei dagokienez, ZarataZarautz eta Kaiolatik irratsaioak soilik jarraituko dute saioak egiten. ZarataZarautzek, aste pare bateko oporrak hartuko ditu Abuztuan seguruenik, baina bestela uda guztian zehar belarriak zulatzen ibiliko dira. Gainontzeko saio guztiak oporretara joango dira eta Irailean itzuliko dira. Hala ere, Izerditan Blaieko lagunek irratsaio bereziren bat egiteko intentzioa dute.
Gainontzeko irratsaioak ere ez dira entzungo, hauek ere oporretan daude eta. Goizetako Kale Gorrian eta Info 7ko informatiboak soilik entzungo dira. Hala ere Kale Gorrian saioak ordutegi aldaketa edukiko du Abuztuan, goizeko 08:00etatik 09:00etara. Eta Uztailaren 6an, irratsaio berezi bat egingo dute ordu berean.
Beste behin ere, udako hilabete hauek irratian erreformak egiteko erabiliko ditugu, Irailerako irrati berri bat edukitzeko intentzioarekin.
Pasa den Udan haipatu genuen bezala, Irailetik aurrera irratsaio bat egiteko gogoa duen norbait balego, zaratazarautz@arraio.net edo arraio@arraio.net helbidera idatz dezake, edo Putzuzulo Gaztetxeko bigarren solairura igo besterik ez du. Eta ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea!!!!
Ondo izan eta muxuak
Bederatzi hilabetez jo ta fuego aritu ondoren, denbroaldia itxiko dugu Highway 9 saioak ostengun honetan.
Azken saio batek eskatzen duen berezitasuna ziurtatzeko, rock munduan dauden ahots handiak entzungo ditugu: AC/DC, The Rolling Stones, Dire Straits, Patti Smith, U2… Ez galdu!

Filed Under:
Berriak by human_rights
Eka.29, 2010
Ekainaren 29ko greba orokorra de la eta, Arraio irratiak bere emisioa etengo du. Info 7ko informatiboak eta Hala Bedi irratian egingo duten jarraipen berezia entzun ahalko da soilik, goizeko 09:00etatik 13:00etara.
Kaixo atalkazaleok!
Lehengo astean aipatu bezala, ATALKAren azken saioa (oraingoz!) izango dugu gaur, opor usainak horditurik, eta udako etenaldi bat egitea erabaki baitugu.
Azkena baina ez kaxkarra; izan ere, gaurkoan EHZ Festibalari buruz arituko gara: honen nondik norako guztiak xokomiatuz. Eta nola ez, jaialdian bertan ikusi-entzun ahal izango diren talde ezberdinen musika entzuteko parada ere izango da. Eta ez ikaratu “festibal” hitzagatik: EHZ ez baita edozein festibal… Ohartuko zarete.
Azken saioa beraz gure konpainian igaro nahi baduzue, badakizue: 22′00etan daukazue zita!

Filed Under:
Berriak by izerditan blai
Eka.23, 2010
Iepa kaxo!
Eguraldi onarekin batera iritsi da ikas urtearen amaiera, honekin guk ere oporraldi bat hartuko dugula jakiñarazi nahi dizuegu. Honen aurretik gaurkoan egingo dugu kurtsoko azken saioa. Udan zehar ez da asteazkeneko Izerditan Blai saiorik izango, agian saio bereziak egingo ditugu, kirol ekitaldi puntualak zuzenean jarraituz.
Agurtu aurretik gaurkoan zer izango dugun izketagi jakiñarazi nahi dugu. Gaurkoan Emayonk Lori I. esku pelota txapelketaren amaiera nolakoa izan den aipatuko dugu. Ostiralena jokatu zen finalera jende ugari bildu zen partida borrokatu hori ikustera. Bestetik surfeko albisteak izango ditugu, Zarautzen jokatu berri den herri mailako txapelketa eta Sri Lankan WQSko 6 izarretakoa.
Azkenik historiko batzuk aipatuko ditugu azken aldian albiste izan direlako futbolari, txirrindulari eta saskibaloi jolaria. Bukatu aurretik gogoratu larunbat arratsaldez baltsa karrera dagoela, hemendik itsasoa, hondartza eta abordajeak gustuko badituze bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Denbora batean gustoko musika jarri gabe egon ostean, Lagun Izoztuaren eta B jaunaren txanda heldu da. Gaurko ZarataZarautz saioan azken aldian lortu ditugun nobedadeak eta klasiko batzuk errepasatuko ditugu.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzula FMko 99.3an (Zarautzen bazaude) edo interneten.
Aupa kaxo!
Bada denbora web orrian idatzi ez duguna, baina gaurkoan albiste triste batekin gatoz. Aurreko astean bezala gaur ere ez dugu Izerditan Blai saiorik izango. Pena da orain 4 urte egin baikenuen gure lehen saioa eta ezin atzera begirada bat egiterik.
Hala ere gurean jarraitzen dugu, horren adierazgarri honako hau, ostiral honetan, ekainak 18, arratzaldeko 6etan “Emayon/k lori I. esku pilota txapelketa” jokatuko bait da Frontoi Txikian. Oraingoz Esnal anaiak sailkatu dira dira ligako finalerako, final erdietako beste partidak gaur eta bihar jokatuko dira.
Honez gain kirol mundua monopolizatu duen munduko futbol txapelketako zuzeneko emanaldiak egiteko lan taldea osatzen gabiltza saio bereziak egiteko. Beraz barkatu eragozpenak eta lasai egon jada gure buruari atera baidiogu txartel gorria, zigorra bete ostean gogo biziz itzultzeko intetzioarekin.

ZarataZarautz saio berezi bat izango dugu gaurkoan. Berezia, Poloniako taldeei errepasoa egingo diegulako. Eta berezia ere, gonbidatu bat izango dugulako. 4 urteren ostean, lehen emakume ahotsa izango dugu gure ordutegian. Bilbotik etorriko den Victoria edukiko dugu gurean. Beraz, aukera paregabea izango da gaurkoa FMko 99.3a sintonizatzeko. Gogoratu, gaur gaueko 21:30etatik aurrera zita zaratatsu bat duzula Homomilitia edota Post Regimen bezalako taldeekin.

Gogoratu ere, interneteko konexioa konpondu dugula eta entzungai egongo dela ekaitz honek uzten badigu. Internetez entzun nahi baduzue, HEMEN klikatzearekin nahikoa duzue. Telebista ere seguruenik prest egongo da gaur gauerako.
Iepa kaxooooooo!!!!!!
Bueno bueno, sekulako Kaiolatik dakau prepauta gaurkuan!!! Ikearriya!!!
Asteko nobedadeen hasiko gea, esate bateako Bedrock recordings-etik datorkinun Luis Junior-en Colache izeneko marabillarekin, edota Gui Boratto erraldoiak Massive Attack talde mitikoaren paradise circus abestiari eginiko remix zoragarriarekin. Jarraitzeko, apur bat housero jarriko gara, gure kaiolan izango ditugu Joris voorn, Pitto edota Pirupa. Eta hori gutxi balitz, gaurkoan sekulako klasiko puxkarekin bukatuko dugu saioa!!!
Beraz, badakizue, goazen sukaldeko baldosak pintatzera gure zapatila zikiñekin!!!
UP THE KAIOLS!!!
