2011/2012ko udaberri eta neguko programazioa
*Larunbatero, 10:00etatik aurrera, gure irratsaioen eta grabaturiko hitzaldi edo kontzertuen errepikapenak!
*Aste barruan, orduero, Info7ko informazio buletina
BITAKORA KAIERA: Arraioko uhin libretan gonbidatu ezberdinan eskutik bidaiak iteitugu herrialde ezberdinetara, irratsaiora etorritako gonbidatuen eskutik. Bidai berexiak ere izateitugu, denboran atzea inaz, kanpotik Zautza berta indakuak eta beste hainbat. Astero ezautzeitugu herrialde ezberdinak, kultura ezberdinak eta batez ere, bidaiari bakoitzak ematen ion ikutu berexiaz gozatze deu. Halaxe ba, astelenero gaueko 21tatik aurrea eta errepikapenak asteartetan 15tatik 16tara, arraioko bidaia saioa.
ZARATAZARAUTZ: Arraioko irratsaio beteranoaK MUSIKA ZARATATSU EZBERDINAK UZTARTZEN DITU. Hardcorearen adar ezberdin guztiak errepasatzen saiatzen da astero-astero, inguruko kontzertuen bistarazoa galdu gabe eta beti ere belarriak zulatzeko gogoz. Asteartero, gaueko 21:30etatik aurrera entzun daiteke. Errepikapenak berriz, asteazkenetan eguerdiko 14:00etatik 15:00etara eta larunbatetan izaten dira. Saioaz gain, kontzertuak ere antolatzen dituzte Putzuzulon, beraien blogean aurki dezakezu informazio guztia.
IZERDITAN BLAI: Arraio Irratiko kirol saioa da, bertan zarauzko taldeen (Arerto futbola, eskubaloia, futbola, saskibaloia eta rugbya) emaitzak emateaz gain herriko kirolari ezberdinak elkarrizketatzen ditugu. Hondartzako futbola edo playeroei tarte berezia eskaintzen diogu surfeko zirkuituari bezalaxe. Noiz behinka kirolari historikoak ere gogoratzen ditugu, beraien balentriak goraipatu eta gaur egun zertan dabiltzan errepasatuz. Asteazkenero 20.00tatik aurrera zuzen zuzenean eta errepikapenak ostegunetan 14.00tatik aurrera.
ZIRRIMARRAK: Zirrimarrak zirriborroak dira, eta horixe da Zirrimarrak irratsaioan egiten duguna. Zirriborroak, baina arkatza eta paperaren ordez, ahotsa, hitzak eta uhin libreak erabilita. Orokorrean, kultura da lantzen dugun gai nagusia; hitz jakinen gainean eraikitzen baita kultura mota bat edo bestea, edo kultura baten arabera kateatzen baitira hitzak modu batean edo bestean. Gure kasuan, euskarazko kultura, edo kultura den euskara. Kultura, espresio guztietan. Eta hitzak, zentzu eta molde guztietan: berri laburren forman, artikulu moduan, elkarrizketa bidez, lehiaketatxo batekin, kantu edo bertso moldetan… Ezer zehatzik ez, edo zerbait zabala. Azken finean, zirrimarrak. Saioa, asteazkenetan, 21:30etatik aurrera entzun ahalko duzue. Errepikapena berriz, ostegunetan 17:00etatik aurrera.
HIGHWAY 9: Irratiak noizbait irentsi zituen rock kantak berreskuratzea da Highway 9 saioaren helburua. Atzoko, gaurko eta biharko atzerriko abestiak entzungo ditugu, baina The Rolling Stones, Johnny Cash eta Bruce Springsteenek eraikitako soinuarekin koherentzia izango dutenak. Musikarekin batera, musika talde eta bakarlariei buruzko istorio bitxiei buruz jardungo gara, eta istorio horiekin batera, rock kultura ulertu eta bizitzeko ikuspegi ezberdin bat landuko dugu. Dena den, ordubeteko saioak tartea uzten dio beti beste kolore eta zaporeko soinuak entzuteko aukerari. Hala, jazz, blues eta country musikak euren txokoa dute Highway 9n. Ostegunero, 19:30ean. Errepikapena berriz, ostiralero, 14:00etatik aurrera.
ATALKA: Elkarrizketa saioa. Astero-astero gonbidatu ezberdinak ekarri eta hainbat gairi buruz aritzen gara, era guztietako lanbide, bizimodu, egitasmo, zaletasun eta ideiei buruz galdetu eta inguruko jendea ezagutuz. Gertuko jendea; gertuko istorioak; gertuko irratian. Zuzenekoa: ostegunetan, 21’00etatik 22’00etara. Errepikapenak: Ostiralero, 15:00etatik 16:00etara. Zuk ere izan dezakezu zure tartea gure irratsaioan. harremanetarako: atalka@arraio.net.
KAIOLATIK: Saioa, musika elektronikoaren inguruko bidai bat da. Tendentzi berriak, elektronikaren adar ezberdinak, elkarrizketak, kolaboratzaile bereziak, agenda, etab bilduz, panorama elektronikoa ahal den egokien deskribatzen saiatzen dena. Ostiraletan entzun daiteke zuzenean, arratsaldeko 8retan hasi eta 9ak arte, eta hau galdu ezkero, Larunbat eta Astelehenetan entzun daiteke errepikapena, arratsaldeko 4tatik 5etara.
AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: Igandeko irratsaiorik onena, inungo dudarik gabe. Aktualitatea jorratzen dugu gehienbat. Astean zehar izandako gertakarien inguruan laburpentxo bat egiten saiatzen gara,eta honen ostean gonbidatu bat edo besterekin elkarrizketatxo bat izaten dugu, gehienbat herriko errealitate ezberdinen inguruan. Halere, gai orokorrak ere aintzat hartzen ditugu, eta Euskal Herriko naiz munduko edozein txokotan izaten diren kontuetaz ere aritzen gara. Gure artean edota tfnoaren bitartez gonbidatuekin.
Ba hoixe, Adiorik ez! Igandero 21′tatik aurrera arte baizik!! Eta errepikapena astelehenetan, arratsaldeko 14:00etatik aurrera.

ZUZENEAN!
Programazioa
Grabaketak
Harremanak
Buenos días,
Nos ponemos en contacto desde una Agencia de Publicidad de Madrid, a petición de un cliente ,necesitamos saber las tarifas para la contratación de espacios en vuestra emisora.
Quedamos a la espera.
Muchas gracias y saludos cordiales,
Raquel Santos.