Category: Kaiolatik


Iepa kaixo. Gaurkoan gonbidatu berria izango dugu Arraioko gela arroxean!!! Azkenaldian elektronika abestiak produzitzen dabilen Mattin Epelde zarauztarra. Bere tableta eta jostailuen laguntzaz, ea zer ekartzen digun Mattin-ek. Badakizue, beti bezala, arratsaldeko 8tatik aurrera Arraio Irratian, Zarauzko irrati librean. Eutsourrei!!!

Iepa kaixo!!! Bueno bueno, gaurkoan gonbidatu bereziak ditugu Kaiolatik-en. Aski ezaguna den Dada-ko urrezko bikotea alajaina!!! Izenik ez dugu emango, kuriosidadea baldin baduzue badakizue zer egin, sintonizatu zuen irratiak 99.3-an arratsaldeko 8tan. UP THE KAIOLS!!

Iepa kaixow!!! Beno, bi asteko geldialdiaren ostean, hemen da berriz ere Kaiolatik!!! Eta benetan esaten dizuet, sekulako musikoia daukagu gaurkoan. Hemen uzten dizuet opari txiki bat, badakizue, gaur 8tan sintonizatu zure irratia, ARRAIO IRRATIA!!!! UP THE KAIOLS!!!

Ongietrorri tximas!!!

Kaixo lagunok!!! Lehengo astean Poker flat zigiluakin hasi giñan baina etzigun denbora eman preparautako dana entzuteko, beraz gaurkuan ere horrei helduko diou!!!

Horretaz gain Deetron-en berriyena entzungo deu, eta hori gutxi balitz, honako hau bezelako temoiak berreskuratuko ditugu.
Discodromo-numero uno (prins thomas edit)

Kaixo lagunok!!! Gaurko saioaren lehen ordu erdian POKER FLAT zigiluak ekarri dizkigun azken opariak entzungo ditugu. Batetik Alex Niggemann ezagutzeko aukera izango dugu, eta Alessio Mereu-ren Parallel Universe EP-a ere entzungo dugu.

Horretaz gain, Julian Jeweil beteranoaren Hermanos izeneko EP berria dastatuko dugu. Hori guztia eta gehiago, arratsaldeko 8tatik aurrera Arraio Irratian, Zarauzko Irrati librean!!!

UP THE KAIOLS!!!

Iepa kaxo!!! Hementxe gea urteko lehenbiziko Kaiolatik prestatzen. Sekulako musikoia prestatu dut urtea ongi hasteko. Bpitch control zigiluan egingo dugu lehen geldialdia. Paul Kalkbrenner , Ellen allien eta konpainiaren musikaz gozatzeko.

Horretaz gain azken orduko abesti puxka batzuk entzungo ditugu, eta saioko kuña berria ere estrenatuko dugu!!! Badakizue, betiko orduan eta lekuan, EZ GALDU!!!

Aurrerapen txiki bat t

Aurreko artikulu batean haipatu bezala, atzo urtebete egin zen gure irratiko kidea den I Jauna atxilotu zutela. Eta Arraio Irratiko zenbait irratsaiok, saio berezia egin genuen Musika Plazatik, zuzen zuzenean internet eta FM bidez.

Hiru ordu luzez, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirri-Marra, Atalka, Kaiolatik eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kideak pasa ginen berari eskeinitako saioan. Honez gain, I Jauna bera ere izan genuen gure uhin libretan hizketan, 27 Zapata ere bertan izan zen, Zarauzko sasi bertsolariak eta nola ez Zarauzko txistulariak. Irratsaioa egiten ari ginen bitartean, bere lagunek bisitan grabaturiko bideo bat ikusteko aukera ere izan zen.

Arazo tekniko txiki batzuk izan bagenituen ere, podcastean duzue entzungai saioa:

Iepa kaxo. Elektronikoki urte ederra izan den honi azken errepasoa emango diogu gaurkoan, horretarako nirekin batera izango dira Lizarriturri dj doktorea eta Hamar Dozena handia!!! 2 ordutxoz jardungo gara zuen belarri ederrak zulatzen!!!
Eta gauean Arrano tabernan izango gara hirurok pintxatzen. Beraz gaurkoan doblete!!!

Kaixo lagunok, Eguberri hauetan ere elektronika nahikoa izango dudu Zarauzko irrrati librean, Arraio Irratian. Gaurkoan, Gregor Tresher eta Petar Dundov-ek atera berri duten DUO TONE izeneko ep-a entzungo dugu, aparta benetan!!! Horretaz gain, aurten zeresana eman duten diska eta izen batzu gogoratuko ditugu. Badakizue, beti bezala, 8tan hasi eta9ak arte KAIOLATIK Arraio Irratian!!!