Kaixo arraiozale!

Dakizunez, gertuko jendea eta gertuko kontu eta istorioak aireratzen ditugu Atalka saioan. Eta hala, aste honetan Josu Urteaga Zarauztarra izango dugu gonbidatu.
Putzuzulo atzeko etxe batean bizi zen hasiera batean familian, baina denborarekin, San Pelaioko auzora edo Inurritzara joan ziren bizitzera. Handik aurrera, Golf zelaia eta Talai Mendi bezalako lekuak izan zituen jolasleku. Itsasoari begira bizi izan da beti. Hortik etorri zaizkio zenbait afizio eta ofizio. Merkataritza itsasketan ibilia, seme alaben eta etxeko lanen martxaz arduratzen da egun. Eta batari eta besteari buruz galdetuko diogu osteguneko saioan.
Beti bezela, 21’00etatik 22’00etara, zarauzko irrati librean!. Eta zuzenean entzun ezin baduzu lasai, podcastean bertan jarrik odugu entzungai.
Parte hartzeko ere betiko moduan: 943 86 81 83 deitu edo mezua idatzi, facebook bidez edota emailera.
On egin!