Category: Irratsaioak


Kaxo arraiokideak, sentitzen degu baina aste hontan herritik kanpo egotea tokatu zaigu eta datorren astera pasako ditugu ostegunerako genituen gonbidatuak.
Bilgune feminista eta sorgiƱakeko kideak martxoaren 2.3.eta 4an dituzten topaketei buruz eta martxoaren 8 ko
egitarauari buruz arituko zaizkigu martxoaren 1ean.

Azkenean I Jauna irratian. AUPA HI!!!

 

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu gonbidatu. Gaurkoan, Japoniako zaratarik narratzenak jarriko dizkigu gurean. Disclose, Framtid, Noisecat edo Gloom bezalako taldeen abestiak entzun ahalko dira, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

 
icon for podpress  Japoniar Zarata: Play Now | Play in Popup | Download

Itsaso debekatuak saioan Arantxa Arruti elkarrizketatuko dute. Beste hainbat konturen artean Burgoseko prozesua, aste honetan herrian gertaturikoak, presoen poemak, sukaldeko errezetak eta beste hamaika kontu landuko dituzte.

Gogoratu astelehenean 19:30etatik aurrera Arraio irratian entzungai.

Aupa jendia!!
Gaurkoan ere Ahuntzaren gauerdiko eztula entzungai izango duzue, bai hoixe.
Stop desahucios Gipuzkoako elkarteko kide den Xabirekin izango dugu elkarrizketa.
Hala ta guztiz ere, gaurkoan asteko laburpenari gogor emango diogu, makina bat kontu izan baitira.

Ba holaxe, gaur igandea 21′tatik aurrera entzunen gire!!
Grabazioa entzun nahi baduzue, klikatu behean

 
icon for podpress  stop desahucios: Play Now | Play in Popup | Download

SURFA ETA BORROKA

Kaixo Arraiozaleok!!!
Asteazkenero bezala afaltzeko orduan zuekin izango dezue irratiko saiorik kirolariena:Izerditan Blai!!!
Gaurkoan ere izango dugu zer esana. Lehenik eta behin asteburuko emaitzak aztertuko ditugu: Terceiran lehenengo garaipena Astin, eskubaloiko lehengo taldearen porrota Sorian eta saskibaloiko taldearen porrot mingarria besteak beste.
Ondoren,asteko gaia izango dugu hizpide, surfa: zarauztarren asmoak,WCTko denboraldia hasi da Australian Manley Beachen Sidney,WQSa berriz Brazilen Fernando Noronhan, emakumeak,kortxeruak….
Bukatzeko, Zarauzko kirolari ezagun baten nondik norakoak hurbildiko dizkizuegu.
Gaurko saio hau I jaunari eskeintzen diogu. Tximas kalera!!!!

Altza Porru!!!

JEXUXMAI LOPETEGI

kaixo arraiozale!!

Ostegun honetan Jexuxmari Lopetegi izango dugu Atalka saioan.Musika gintzaren inguruan izandako ibilbide luzeaz ariko zaigu hizketan.Hainbat talde eta pertsona ezberdinekin lan ezberdinak egiteaz gain, bakarkako lanen emaitza izan diren, bost cd-ez ere ariko bai gara.

Ostegun honetan ere hortxe egongo zeratelakoan gaude.Irratiaren beste aldean.

Beheko loturan klikatuta elkarrizketa osoa entzungai.

 
icon for podpress  Jexux Mari Lopetegi: Play Now | Play in Popup | Download

Gaur gaueko ZarataZarautz irratsaioan DJ JP edukiko dugu gustoko duen musika jartzen. 90. hamarkadako bere talde gogokoak jarriko dizkigu ordu eta erdiko saioan. XMilk, Congress, Manifesto… Ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea!!!

Azken astetan zehar prestatu den saioak gaur izango du aurkezpena 19.30tan.
Irratsaio berri honek euskal herritarrok pairatutako errepresioaren aurpegi ezberdinak azaleratu nahi du astelehenero. Atal ezberdinak izango dituen arren elkarrizketa eta tertuliek tarte berezia izango dute ordubete inguruz luzatuko den saio honetan.

Honen inguruan gehiago jakin nahi ezkero entzun aurkezpen saioa 19. 30tan FMko 99.3an edota errepikapena asteartean 14.00etan.

Kaixooooo!
Igande hontan ere ezin muzin egin 21′tatik aurrera arraio irratian zuzen zuzenean izateari.
Lehengo igandean aurreratu bezala, Ijaunaren amarekin izango gera.
Urtebete baino gehio bahitua izan ostean, Otsailaren 17an izango da epaitua eta honen inguruan jardungo gara.
Marinarekin izan eta gero berriz, Ariolako 2 kide izango ditugu gela arroxean. Gaur burutuko den asanbladaz gain, izan ziren jardunaldiak baloratu eta etorkizunaz arituko dira.
Noski, betiko modun, zuen partehartzea ere eskertuko genuke.
Hau dena igandean 21′tatik aurrera
Ale ba, adiorik ez, etzirarte baizik!!
Grabaketa entzun ahal izateko klikatu hemen behean

 
icon for podpress  Ijaunaren ama eta Ariola: Play Now | Play in Popup | Download