Archive for Uztaila, 2012


Kaixo lagunok!!! Lehengo astean Monegros-en bizitakoaren kronikak itxaron egin beharko du hurrengo asterarte, izan ere, gaur Musika  Plazan dugun zita elektronikoagatik, ezingo dugu saioa egin. Beraz badakizue, elektronika gosez bazarete, gaur 20.30tatk aurrera Arrano parean izango gara Lizarriturri, Hamar Dozena eta Elektropeña!!! Hemen aurreko asteburuko momentutxo bat!!!

YouTube Preview Image

Lan kontuak direla-eta, gaurkoan ezingo dugu Highway 9 saiorik egin. Datorren astean izango dugu azken saioa, eta Arraio Irratian egin dugun ibilaldiari amaiera emateko programa aparta prestatzen gabiltza. Datozen egunotan hasiko gara pistak ematen… Bien bitartean, ongi bizi!

 

Apakaxo!

Motxian eta gertutik bukatu nahi dugu Zirrimarrak-en lehen denboraldia. Abuztuan oporrak hartuko ditugu, baina pulamentuz gatoz azken irratsaioa egitera. Hurrengo urtean zenbait aldaketa egin eta indarrez hasteko asmoa dugu; entzule finen ekarpen eta kritikak ere gustura hartuko ditugu!

Aurreko asteburuan bertsoek hartu dute Zarautz,  Motxian Bertso Eskolak antolatutako Bertso Astiarekin. Osteguneko bertso musikatuak entzuteko aukera izango dugu, eta ostiral eta larunbateko giroa nola joan zen ere kontatuko dizuegu. Ohiko berri, lehiaketa, irakurketa eta abar ere ez dira faltako. Badakizue, uztaila ondo bukatu nahi baduzue, gaur Zirrimarrak! 21:45etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

LASTER ARTE!

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan gu geu izango gara protagonista. Hasiera batean gonbidatua izan behar genuen baina datorren asterako utzi behar izan dugu zita. Hortaz, ohiko hirukotea izango gara gustoko musika jartzen eta nobedade berri batzuk ziztatzen beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Aupa lagunok!!! Biharko egun handiaren atarian, gaur beroketa tokatzen da Arraio Irratian. 8tatik aurrera Lizarriturri eta Elektropeña izango gaituzue doinu frexkoak jartzeko prest!!! Eutsourrei!!!

YouTube Preview Image

 Iep!

Aste honetan ere indartsu ibili gara Zirri eta Marra. Ohiko berri, lehiaketa eta abarrez gain, Sortaldea Kultura Eremuko lagunak izan genituen gurekin. Uztailean abiatu berri den proiektu honen nondik norakoak gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu, jada egin dituzten eta egiteko dituzten ekimen ugariak aipautuz, besteak beste. Helbide honetan duzue proiektuaren berri, gehiago jakin nahi izanez gero: http://kulturazarautz.org/sortaldea/

Poesia pixka batez gozatzeko aukera ere izan dugu Eako poesia egunen hariari tiraka, eta ” 18 de julio” famatuak ere eman digu aukera gure historia gehiago ezagutzeko, Sarrionandiaren akorduak lagun hartuta. Entzungai duzue irratsaio osoa:

 

 

 

Apa kaxo! Aurreko ostegunean egin bezala, bihar eta etzi (asteazken eta ostegun) ere frantziako tourreok etapak eskainiko ditugu zuzen zuzenean. Pedro Mari, Gorospe, Periko eta besteez nazkaturik bazaudete ez hutsik egin 15:15 – 15:30 aldera hasiko baikara gure emisioarekin. Gogoratu bi egun hauetan ere lehiaketa antolatuko dugula etapako garailea asmatze aldera.

asteazkeneko etaparen profila

asteazkeneko etaparen profila


osteguneko etaparen profila

osteguneko etaparen profila


Ondo izan eta ez hutsik egin!

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Felixen bisita edukiko dugu berriro ere. Orain dela hilabete batzuk Puerto Ricoko taldeen errepasoa egin zigun berak. Biharko saioan berriz, Estatu Batuetako talde latinoei egingo die errepasoa.

Los Crudos, Dogma Mundista, Huasipungo, Tragatelo, Sin Orden, Cojoba, Mundo Muerto… Hamaika talde entzun ahalko ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.

Iepa kaixo!!! Gaurkoan aspaldiko partez Elektropeñaren txanda izango da Kaiolan. Abesti berri mordoxka eskuartean duela, zuen gorputzak mugiarazteko prest egongo da. Hemen duzue aurrerapen txiki bat:

YouTube Preview Image

Kaixo lagunok!

Uztailean ez dugu oporrik hartu Zirrik eta Marrak. Aurreko asteko saioa oraindik sarera igotzerik izan ez badugu ere (ahal bezain laster igoko dugu), jo eta su gabiltza! Gaurkoan ere, zirrimarra eder eta interesgarriak egin asmoz gatoz. Atzo bertan Sortaldea Kultur Eremu berrian hitzaldi bikaina izan zen: “Nacionalismo linguístico”, Juan Carlos Moreno Cabrerak eskainia. Bertan izan ginen Zirri eta Marra, eta hizkuntzalari madrildarrarekin elkarrizketatxo bat egiteko aukera ere izan genuen. Eta noski, beti berri, lehiaketa, artikulu eta abarrik ere ez zaigu faltako.

YouTube Preview Image

Badakizue, Zarautzen FMko 99.3an edo Arraio Irratiaren webgunetik zuzenean entzuteko aukera duzue. 21:45 inguruan (eta errepikapena ostegunez, 15:00etan), Zarauzko irrati librean! Uztailean ere, Zirrimarraztu!