Archive for Ekaina, 2012


Zarauzko Arraio Irratia oporretara doa San Pelaioen ostean. Gure programazioko irratsaio ia denak jai hartuko dute udan eta irailean itzuliko dira gehienak. Hala ere badira oraindik ere gure uhin libreetan kaka ematen jarraitzeko gogoz daudenak. Udan zehar esaterako, ZarataZarauzko kideak belarriak zulatzen jarraitzeko asmoa azaldu dute asteartero bezala. Kaiolatik saioa ere muxu elektronikoak bidaltzen ibiliko da datozen hilabeteetan eta ZirriMarrakoek ere uztailean zehar egingo dute saioa. Gainontzean, baliteke saio bereziren bat izatea udan eta webgunearen bidez esango dizuegu.

Bestalde, programazioa oporretan egongo bada ere, lan dezente dugu egiteko gure gela arroxean. Irailera begira, irratia berritu asmoz gabiltza eta obratxo batzuk egingo ditugu bertan. Honez gain, antena leku aldatzekotan gabiltza gure seinalea handitu eta hobetu asmoz. Honekin, Zarautzen entzuteaz gain, inguruko herri batzuetan ere emititzea espero dugu, dena ongi badoa.

Irailean sorpresa berri gehiagorekin itzuliko gara, baina bitartean FMko 99.3an edo internet bidez entzun gaitzazkezue.

Kaixo lagunok, gaurkoan Daniel Rex-en debuta izango da Kaiolatik-en. Aspalditik gabiltza aditu hau ekarri nahian, baina gaur arte itxaron behar izan dugu. Musika fina jartzeaz gain, Daniel Rex-ek elektronika munduko hainbat bitxikeri kontatuko dizkigu. Galdu egingo duzu???

 

Arratsalde on arraiokide guztiei. Udako oporrak iritsi dira askorentzat, baina Highway 9k jo eta su jarraituko du uztailean atzerriko rock musika onena eskaintzen, ostegunero legez.  Ordutegi berria izango dugu, hori bai: 19:30etan hasi beharrean, datorren astetik aurrera, 20:00etan hasiko dugu saioa. Horrenbestez, zuen ondoan egongo gara uda partean, musikaz disfrutatzen.

Baina tamalez, iragartzea batere gustoko ez dugun berri batekin gatoz: Ikasketa kontuak direla-eta, datorren denboraldian ezingo dugu Highway 9 saioarekin jarraitu. Hiru urte egon gara Putzuzuloko gela arrosetik emititzen; 70 saio, 3.500 minutu zuzen-zuzenean eta 500 abesti baino gehiago. Zifrak ez dira kaxkarrak, eta pozik gaude egin dugun lanarekin. Gure bi pasioak nahastu ditugu, irratia eta musika, eta hau izan da emaitza.

Baina pena ematen digun arren, oraindik bost saio geratzen zaizkigu, eta sekulako festa egingo dugu atal bakoitzean. Atzoko, gaurko eta biharko kantak entzuten jarraituko dugu, betiko moduan, musikaz gozatzen, eta irratiak beharrezko dituen soinuak berreskuratzen.

Ez galdu Highway 9! Gaurkoan: Ximena Sariñana, Norah Jones, We Are Standard eta M. Ward. 19:30etan! Ez galdu!

Iepa kaixo!!! Ba bai, lehengo astean ez genuen lortu beraiekin hitz egitea baina gaurkoan gure koba arroxera etorriko zaizkigu Kaiolatik-eko erreportariak, Hamar Dozena, Lizarriturri eta Danel Rex alegia. Lehengo asteburuan ospatu zen aurtengo Sonar-a Bartzelonan, eta gutxi gora behera han ikusitakoa kontatuko digute, eta bertan ezagutu duten musika jarri. Ba hoixe, betiko orduan eta betiko lekuan, Up the kaiols!!!!

 

 

Apa lagunok!

Aste honetan ere badugu zer kontatu. Ez beti kontatu diguten bezala, guk kontatu nahi dugun bezala baizik. Asisko Urmenetak gogoratu zigun, pasa den asteleheneko zine-forumean, Sarrionandiak esana: “Historia, etorkizunerako ditugun planen arabera ulertzen da”. “Gartxot: konkista aitzineko konkista” filma aurkeztera etorri, eta istorio honen atzean dagoen historia ikasi ahal izan genuen. Bere hitzak bilduta, filme eder honen inguruan jardungo gara Zirri eta Marra. Eta nola ez, filme eder honek erakusten digun historia gordinaren inguruan. Gure Historiaren inguruan, letra larriz idazterik badago.

YouTube Preview Image

Ohi bezala, etorkizuneko historia izan litezkeen berri, artikulu eta abarrak ere izango ditugu noski! Badakizue, asteazkenero bezala, 21:45tan Arraio Irratian! FM 99.3! Eta errepikapena ostegunean, 15:00etatik aurrera. Ez galdu!

Badatoz PelayoSanak!!

Jarraian Zarauzko San Pelaioetako egitaraua, kartela eta kuña duzue. Izugarri eskertuko genuke zuen inguruan zabalduko bazenute.

Ekainak 23, Larunbata

18:00–> Txosnetan kontzertua: Dirtaa, Hilkar eta MKT

20:00–> Azken Portuko baratzean San Juan sua!!

24:00 Txosnetan musika dantzagarriya DJ Thomax eta DJ KepOIrekin

Ekainak 25, astelehena

20:00–> Txosnen irekiera eta tortila erraldoia Eutxourrei Konpartsaren eskutik

23:00–> Txosnetatik udaletxera “Untxi pakean pelaiozenaioak!” ikuskizun ibiltariya

00:30–> Txosnetan kontzertuak: Eraso! eta Emepebost

Ekainak 26, asteartea

08:00–> Txaranga goiztiarra

10:00–> Baltsa karrera ta baltsa desfilia Munoatik

12:00–> Txosnetan paella txapelketa Arraio Irratiaren eskutik. Bazkalostian Bertso jokuak MOtxian Bertso Eskolan eskutik

23:00–> Txosnetan kontzertuak: Egurra ta kitto eta Obaneuke erromeria

Ekainak 27, asteazkena

14:00–> Txosnetan bazkaria Herrira-ren eskutik

19:00–> Manifestaldia “Gona eta Minifalda!”

20:00–> Txosnetan Gonafest! kontzertua ta ondoren Elektropeña eta DJ Lizarriturri

Informazio gehiago:

http://gurekinjai.mundua.com/

Kaixo entzule maiteak!

Ez hasi negarrez denboraldiko azken saioa egin behar dugulako. Aurrekoan esan bezala uda honetan saio bereziren bat egitera animatuko gara betiko moduan.

Aste honetan gonbidatu berezi bat izango dugu, Trio kalaberako arima den Proxi. Bere saioa egiterik ez duenez tartetxo bat eman nahi diogu uhinetan. Asteazken honetan kirolari historikoez arituko gara, Proxik bereak ekarriko ditu eta guk gureak.

Proxi Kroazioako txandarrarekin

Proxi Kroazioako txandarrarekin


Ez hutsik egin asteazken honetan benetan saio gogoangarri bat egingo baitugu. Ondo izan!

Hemen duzue aurrerapen bat, “Futbol modernoa ez dut atsegin”

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Cayoren bisita edukiko dugu. Jaiotzez Zaragozarra den laguna, Euskal Herrian bueltaka dugu eta biharko saioa berarekin Zaragozako taldeen errepasoa egiteko aprobetxatuko dugu beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Kaixo lagunok!!! Udaran ere etzarete libratuko doinu elektronikoez, izan ere, Kaiolatik-ek ez ditu oporrak hartuko!!! Uhin libreetan jarraituko dugu hilabete hauetan ere, hau bezalako doinu apartak jartzen!!!

YouTube Preview Image

ROCKUMENTALAK ATALKAn

Kaixo arraiozale!

Rockumentalak, Rock musikari edota Rock musikariei buruzko dokumentalak dira. 70 hamarkadan hasi ziren genero honetako lehen filmak sortzen eta urteetan zehar egiten eta zabalduz jarraitu du iharduera honek mundu guztian barrena. Zarautzen ere pelikula mota hauek eta hauekin harremanduriko ekitaldiak (zinea, musika, arte+rocka)ikusteko eta bizitzeko aukera badugu. Izan ere, badira bost urte I love Rock Kultur Elkartekoek Rockumental zikloak antolatzen dituztela. Eta hau guztia azaltzeko, aipatutako elkarteko kide den Jon gonbidatu dugu gaurkoan Atalka irratsaiora. 

Badakizue ba, 21:00tatik 22:00etara osteguneroko zita zure irratian. Gero arrrrrte!