Archive for Maiatza, 2012


Arraiozaleok! Larunbatean Bruce Springsteen handiak zuzenekoa eskainiko du Anoetako Estadioan. Bertara joatekoa bazara, sekulako saioa prestatu dugu Highway 9-n berotzen juteko. Hala ez bada, The Bossen diska handiez gozatzeko tartetxoa proposatzen dizuegu, zuzenean ez bada ere. Disko bakoitzetik abesti bat aukeratu deu gaurkorako. Galdu egingo duzu? 19:30ean, zuzen zuzenean, 99.3an. 

ZAGAko kideak atAlkaN

Kaixo arraiozale!

Gaurko saioan Zarauzko Gazte Asanbladako bi kide izango ditugu gure artean.

Garai eta belaunaldi ezberdinetan zehar egon da eta dirau ZAGAk eta azkenaldian badirudi gainera bereziki indarberriturik (azalberriturik?) datozela. Azalberriturik egokiagoa agian, ZAGArren azala…

Guzti honen inguruan arituko gara gaur beraiekin.

Beti bezela, edozein galdera, komentario edo dena delakoa egiteko moduan izango zara zuzeneko saioan: gaur gaueko 9:00tatik-10:00ak bitartean. Animatu!

ATALKA irratsaioa azken txanpan sartzera doa gainera denboraldi honi dagokionean…. Ez galdu zuzenekorako aukera!

 

 

Podcastean duzue saioa osorik entzuteko aukera. On egin!

Kaixo lagunok!

Gaurkoan ere kontu ugari entzun eta ikasteko aukera izango dugu Zirrimarrak irratsaioan. Ohiko berri, lehiaketa, hausnarketa eta abarrez gain, LEOK´K taldeko kide den Gotzon Lizaso izango dugu gurekin. Ziur lehengo eta oraingo kontu interesgarri ugari ekarriko dizkigula, bide luzea baitu egina rock talde zestoarrak. Indartsu datoz hala ere! Hona aurrerapen txiki bat:

YouTube Preview Image

LEOK’K musika taldea 1968. urtean sortu zen Zestoan. Ordura arte gure inguruan entzuten zen musikatik oso bestelakoa jorratzeko gogo biziz elkartu ginen bost gazte. Besteak beste, The Beatles talde ingelesaren eraginez, rock musika oinarri hartuta plazaratu ginen. 1969ko maiatzean Zestoako Eliz-Ondo zineman aurkeztu ginen …   Gehiago jakin nahi? Beti bezala, gaur asteazkena 21:45etatik aurrera Arrio Irratian! FM 99.3! Eta errepikapena ostegunetan 15:00etatik aurrera. Ez galdu!

Apa kaxo!

Hemen gara beste asteazken bat gehiagoz pintxo poteoari muzin egin eta gure entzule maiteoi kirol saio bikain bat eskaintzkeo gogo biziz.

Gaurkoan kirol ezberdinak izango ditugu gurean, talde askok denboraldia bukatu duten arren beste batzuk hasi berriak dira. Gaurkoan arraunari tarte berezia eskainiko diogu. Asteburuan herrian jokatu zen Euskadiok trainerilla txapelketa eta bertako sailkapena nola geratu den aipatuko dizuegu.

Beste aldetik surfari ere tarte bat eskainiko diogu, aurreko astean jokatzen ari zen Quiksilver Saquarema Prime txapelketa Brazilen eta hemen gertatutakoaren berri emango dizuegu.

Ondoren Italiako Giroari ere errepaso bat emango diogu, historian lehen aldiz kanadiar batek irabazi baitu eta aspaldian ez bezala italiarrik ez dagao podiumean.

Saioa amaitze aldera larunbat goizean izango den ekimen baten berri emango dugu, Kiroalari ateak ireki deituriko, honen inguan gehiago jakin nahi baduzue, ez hutsik egin eta sintonizatu 20.00tatik aurrera FMko 99.3a!!

B Jaunaren faltan, Juanma eduki genuen gonbidatu bezala ZarataZarautz irratsaioan. Atzo, txakur edo otso izena duten taldeei egin zien errepasoa, Wolfpack, Wolfbrigade, Lobo electrico, Slaugther and the dogs…

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Atzokoan hainbat gai landu genituen astelehenero bezala. Zarauzko herrirako kide bat izan genuen gurekin pasa den ostiraleko kontuez hitzegiteko eta Aguraingo Nagore Lopez de Luzuriagak berriz Arabako preso gaixoen inguruan azalpenak eman zizkigun.
Elkarrizketaren garaian berriz Antton Lopez Ruiz presoaren emaztea eta semea izan genituen gurekin.
Dispertsioa eta gartzela politika ankerra senideen ikuspuntutik begiratzeko modua eduki genuen atzokoan.
Emazte eta seme baten betaurrekoak jantzita bidaiatu genuen 25 urte luzez, Espainiako gartzeletan barrena.
Eskerrik asko biei!

Hemen duzue elkarrizketa entzungai

GAUR EZ DA BITAKORAIK EONGO!!

Irratsayokidiak FIARE banku etikuan hitzaldiyan antolaketa lanetan ibiliko gea 19:30tatik aurrea… ordun 2 aukera ear dazkazue: eo Itsaso Debekatuak entzun, edo Antonianota etorri! Hurrengo astearte!

Gaur, eguerdiko 12:00tan prentsaurrekoa burutu du Zarautz Zero Zabor taldeak udaletxe plazan. Bertan, herriko eragile eta norbanako batzuren atxekimenduak aurkeztu dute, tartean irrati hau eta atez-atekoarekin eta errauskailuarekin zerikusia duten hitzekin osaturiko bi panelekin prentsaurrekoa burutu dute. Hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Jarraian Folkcore Zarauztarrek Arraio Irratiaren 6. urteurrenean eman zuten kontzertuaren bideoak dituzue:



Gaur ere Kaiolan!!!

Iepa kaixo! Bueno, Arraioren urteurreneko egitaraua amaiturik, hementxe gara berriz ere kaña emateko prest! Giro eder hau elektronikaz bustiko dugu gaurkoan, beti bezala, arratsaldeko 8tatik 9ta!!! Up the kaiols!!!

YouTube Preview Image