Kaixo kaiolazaleok, gaurkoan konpromiko musikalak medio ez da egongo Kaiolatik saiorik, beraz lehengo asteko saioaren errepikapenarekin konformatu beharko duzue!!!
Ariola Kultur Ekimenak, abenduan egin zituzten jardunaldien balorazioa burutu dute eta Otsailaren 10ean Putzuzulo Gaztetxean egingo duten batzar irekiaren inguruan honako testu hau bidali digute:
Herriko kultur mugimendua saretzeko eta biziberritzeko asmoz sortu zen Ariola elkartea pausoak ematen ari da azken hilabeteotan. Joan den abenduan Ariola gauzatzen izeneko jardunaldiak egin zituzten, ehun lagun inguru bilduta. Bertan, ekarpen eta eztabaida interesgarri ugari entzuteko aukera izan zen, eta horrek aurrera jarraitzeko energia berria eman zien ariolakideei.
Orain, urte berriari ekiterakoan, Ariolak argi adierazi du bere egitasmoa gauzatzeko “espazio propio eta bakar bat izateko apustua” egingo duela aurrerantzean: “Uste dugu Zarautzek dituen azpiegituren kudeaketaren inguruan hitzegiteko beharra atera zela eta baita hauen demokratizazioa lortzeko apustua ere. Baina espazio propio eta bakar batek sortzen duen indar metaketa eta sortu ditzakeen sinergiak ez dira espazio anitzetan banatuta egoten lortzen”. Hori dela eta, 2012an urrats berriak emateko prestutasuna agertu du Ariolak: “Nahiz eta erabat finkatuta ez egon, espazioa lortzeko pausoak ematen hasi behar dugu, Udalarekin eta egon daitezkeen beste eragile kultural batzuekin negoziatzeko eta elkarlana abiatzeko”.
Asmo hori gauzatu dadin, kultur eredu berri bat sustatzen eta sustatu nahi duten komunitate edota sarea osatzen jarraitu beha dutela uste dute Ariolako kideek. “Ariola kultur ekimena ez da gutxi batzuen ekimena izango. Zarauzko eragile nagusiak biltzea lortu behar duen ekimena izan behar du, ekimen publikoa, irekia, adostasunean oinarrituta, babestua eta Zarauzko kultur politika biziberritzeko eta dauden azpiegiturak demokratizatzeko indar metaketa bat izan behar du”. Hari horri tiraka, etorkizuna itxaropentsu ikusten dute: “Ibilbide luze bezain polit baten hasieran besterik ez gaude. Bidean, arituz, gehiago harilkatuko gara!”. 
Ariolako kideek Euskal Herriko hainbat kulturgune dituzte erreferentzia gis, eta horietako batzuk abenduko jardunaldietan izan ziren euren bizipenak eta proiektuak kontatzen. “Oso aberasgarria izan da besteen ibilbideak ezagutzea, eta Zarautzerako hainbat pista ere jaso genituen”. Datozen hilabeteotan, epe luzerako eta laburrerako helburuak uztartu behar dituztela nabamendu dute, baina argi utzi dute Ariolaren oinarrian dauden balioak mantenduko dituztela: elkarlana sustatuko duena, euskalduna eta euskaltzalea, zapalkuntza ororen kontrakoa, autonomoa, autegestionatua, dinamikoa, feminista, independientea, autokritikoa, intsumitua eta funtzionamendu ez hierarkikoa duena.
Honegatik guztiagatik, Ariolak batzar irekia antolatu du otsailaren 10erako. Putzuzulo gaztetxean, arratsaldeko 18:30ean. Herritar guztiak eta kultur eragileetako kideak gonbidatuta daude bertan parte hartzera.
EGUNA: Otsailaren 10a
ORDUA: 18:30
LEKUA: Putzuzulo gaztetxea
Besterik gabe, eskerrik asko.
Bizitza bakarrean gauza ugari egin daitezke eta horren froga eta adibide garbia dugu gaurko gonbidatua:
Alegin 1949an Alegin jaioa, biologoa, erlezale eta erlazaina.
Zarauztarra, eta herrian aski ezaguna, gaurkoan atalkan Martxel Aizpurua Agirre.
On egin!
2012ko otsailaren 2a, osteguna
Indarberrituta. Halaxe itzuli gara Highway 9 saiokoak Arraio Irratia. Gure playlist luzeak berritzen eman ditugu azken asteak, eta lan askoren ondoren, prest gaude mikrofonoen aurrean jarri eta bidean topatutako abestiak 99.3 dialaren uhinetan zabaltzeko. Datozen hilabeteetan, inoiz ez bezala, atzerriko rock musikaren lerroartea sakontasunez irakurriko dugu. Asko dagoelako irakurtzeko, ikasteko eta zuei kontatzeko. Hori da Highway9ren zentzua, eta hala izaten jarraituko du aurten ere bai. Istorioak, kondairak, zurru-murruak eta atzoko eta gaurko ahots handi eta txikiak. Denek izango dute tartea gurean.
Urteko lehen saioa indarrez hasteko, aurkezpenik behar ez duten taldeak izango ditugu Highway 9n: Nirvana, REM, Oasis eta Fleet Foxes, besteak beste. Ez ahaztu! Ostegunero, 19:30ean, Highway 9 Arraio Irratian!
Aupa zirrimarralariok!
Gaurko honetan ere berri mordoa dugu eskuartean, baina tarte berezia egingo diogu pasa den larunbatean Donostian ospatu zen Bertso Egunari. Bertan iragarri zuen Imanol Lazkanok plazak utziko dituela, 60 urtetako ibilbidearen ostean. Bere ibilbideari errepasotxo bat emango diogu, eta nola ez, lehiaketa ere izango dugu! Sari ederra daukagu gainera: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketen 25 urtetako ibilbidea jasotzen duen “Praka motxetan” liburua. Ziur aurpegi ezagunak ere aurkituko dituzuela bertan, orain baino “pixkatxo bat” gazteago.
A! Eta Zirrimarrakeko kuña ofiziala ere estrenatuko dugu! Ez galdu, asteazkenero bezala, 21:45tan Arraio Irratian!
Iepa kaxo!
Aspaldian gure saiotan surfa aipatu ez dugun arren otsaileko lehenengo saioan Axi Muniain etorriko zaigu. Bere aurretik baina, zarauzko taldeen emaitzak labur antzera ematen saiatuko gara.
Hondartzako futboleko beste jardunaldi bat ere izan zenez hau ere aipatuko dugu, baita igande goizean izango dena ere.
Amaitzeko lehen aipatu bezala Axirekin jardungo gara berriketan. Olatu handien inguruan galdetuko diogu nola ez orain gutxi irabazi berri baitu North Canyon tow in trials Pablo Garciarekin. Honez gain zarauzko surf eremuan azken urtetan ematen ari den masifikazioaz ere jardungo gara. Azkenik herrian grabatu berri den reality showaren inguruan zer iritzi duen jakingo dugu.

Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera izango duzue FMko 99.3an, Arraio Irratian
Beste astearte zaratatsu bat iritsi zaigu eta nahiz eta aste honetako gonbidatuak azken unean huts egin digun, ordu eta erdiko saio bikaina prest dugu ZarataZarauzko lagunok.
Aste honetan, Defenestre Fest jaialdia izan zenaren laburpen txiki bat egiteaz gain, Hell Born Messiah taldearen abestiren bat jarriko dugu, bertako partaidea zen Danik agur esan digu eta (gogoratu talde honek Putzuzulon jo zuela). Honez gain, lan berri batzuei errepaso txiki bat egingo diegu (Criatura, Arale, Yaw…). Eta ahaztu gabe, asteroko agendari ere errepasoa egingo diogu.
Guzti hau, B Jauna eta Krixpinen laguntzaz, gaueko 21:30etatik aurrera, A Desalambrar irratsaioaren ostean.
Aste honetako saioa podcastean duzue iada. Playlista berriz HEMEN.
Iepala!
Igande hontan ez dugu gonbidaturik izan baina datorrenean Mikel Goenaga Zarauzko udaletxeko zinegotzia izango dugu gela arrosean.
Entzule askok izango dituzue galderak, dudak, eritzi ezberdinak,…
Ba hortarako, gmail bat sortu dugu eta horra bidali ezkero igande hontan bertan botako genituzke zuzen zuzenean.
Hauxe da helbidea: ahuntzage@gmail.com
Ba hoixe, zuen parte hartzea eskertuko genuke.
Ta bestalde hemen behean klik egin ezkero atzoko irratsaioa entzuteko aukera izango duzue, primizia ta guzti.
Andoni Itxaskorekin ere izan ginen luze eta zabal Martxoak 3 pltaformaren inguruan hitzegiten
Besterik gabe, Adiorik ez! Iganderarte baizik!!
Kaixo lagunok!!! Lehengo astean Poker flat zigiluakin hasi giñan baina etzigun denbora eman preparautako dana entzuteko, beraz gaurkuan ere horrei helduko diou!!!

Horretaz gain Deetron-en berriyena entzungo deu, eta hori gutxi balitz, honako hau bezelako temoiak berreskuratuko ditugu.
Discodromo-numero uno (prins thomas edit)
Gaurko irratsaioan ere izango dugu zertaz eta norekin hitz egin, Unai Galdona zarauztarra izango baitugu Zarautzen martxan jarri berria den Auzoko programa ezagutzeko. Topaguneak abiatutako proiektua da hau, euskaratik urrun bizi diren herritarrak gure hizkuntzara hurbiltzeko helburua duena, modu ludiko batean.
Honetaz gain, aste honetan ere bildu ditugu makina bat albiste interesgarri, artikulutxoren bat eta lehiaketarako ahotsa ere. Zuek ere gurekin zirrimarratu nahi baduzue, ez galdu aukera! Beti bezala, 21:45 inguruan Arraio Irratian!

ZUZENEAN!
Programazioa
Grabaketak
Harremanak









